skip to Main Content

Nekazaritzako eta abeltzaintzako instalazioen garbiketa

Nekazaritzako eta abeltzaintzako instalazioen garbiketa-lanak eskakizun maila handikoak dira eta ezinbestekoa da eraginkortasunez eta zehaztasunez gauzatzea.

Eremu mota hauetan sortzen den hondakin metaketa bereziki handia da, beraz eta zalantzarik gabe, lan aditua eta baliabide tekniko egokiak beharrezkoak dira. Ez dago egiteko beste modurik, gaizki eginez gero, arazoak sortzen direlako: amaitu gabeko lanak, higiene gutxi edo uren gainezkatzea.

Iraola Arteta enpresa aditua da abeltegietako hondakinen kanporatze osoa egiten, lurzoru, burdinsare eta parriletatik, edozein erakoak direla ere. Guk egiten ditugun garbiketak sakonak eta erabatekoak dira, gure makineria presio handia egiteko egokitua dagoelako, ohikoak izaten direnak baino askoz altuagoa. Zereginaren arabera detergente eta koipegabetzaile ekologikoak erabiltzen ditugu, horrela inkrustazio guztiak kanporatzen ditugu eta atondura perfektua lortzen dugu.

Aldi berean, arauen araberako hondakinen kudeaketaz arduratzen gara eta kanporatutako guztia tratamendu egokia jarraitzen duela ziurtatzen dugu, berrerabiltzeko materiala bihur dadin, beti irizpide ekologikoei jarraituz.

Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Más información.

Back To Top